Kitosen Gerra | |||
---|---|---|---|
Erromatar Inperioa K. o. 120.ean | |||
Data | K. o. 115—117 | ||
Lekua | Ekialdeko Mediterraneo, Erromatar Inperioa | ||
Emaitza | Erromatar Inperioaren garaipena. | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Kitosen Gerra edo II. Judu-Erromatar Gerra (K.o. 115-117) (hebreeraz: מרד הגלויות: mered ha'galuyot edo mered ha'tfutzot (מרד התפוצות); itzulpena: diasporako iraultza. latinez: Tumultus Iudaicus) gertatu zen Judu-Erromatar gerren bitartean (K.o. 66-136). Trajano enperadorearen armadarik gehienak ekialdean partiarren kontra borrokatzen zen bitartean, juduek Zirenen, Libian, Zipren eta Egipton matxinadak antolatu zituzten. Juduek ustekabeko sarraskiak egin zituzten erromatar garnizioen eta erromatar hiritarren kontra. Zenbait eskualdetan hain gogorra izan ziren masakreak ezen birpopulatu behar baitzuten beste eremutako jendearekin. Azkenean, erromatar legionarioek matxinadak zapaldu zituzten, Luzio Kieto jeneralak zuzendurik. Horren izenean gatazkari “Kitos” izenburua eman zioten.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search